ARAUDIA



ELORRIOKO SAN TXIBIRI KROSA 2012
ARAUDIA
1.ARTIKULUA - (ANTOLAKETA)
Elorrioko Udalak 2012ko abenduaren 30ean Elorrion San Txibiri Kros herrikoiaren I. edizioa antolatuko du, Elorrioko Kirol Taldearen laguntzarekin eta Durango Kirol Klubaren aholkularitza Teknikoarekin.

2.ARTIKULUA - (PARTE HARTZEA)
Lasterketa honetan nahi duen orok har dezake parte, sexua eta nazionalitatea edozein delarik ere, atleta federatua edo ez federatua izan.

3.ARTIKULUA - (ORDUTEGIA)
Umeak: 11:30
Gaztetxoak: 12:00
Gazteak:12:30
Nagusiak: 12:30

4.ARTIKULUA - (KATEGORIA)
Umeak:    0 eta 7 urte bitartekoak.(2005-2012 urteen artean jaiotakoak)
Ibilbidea 425m-takoa izango da.

Gaztetxoak: 8 eta 13 urte bitartekoak.(1999-2004 urteen artean jaiotakoak)
Ibilbidea 850m-takoa izango da

Gazteak: 14 eta 17 urte bitartekoak.(1995-1998 urteen artean jaiotakoak)
                   Ibilbidea 2.925m-takoa izango da.

Nagusiak: 18 urte gorakoentzat. (1994 urtetik aurrera jaiotakoak)
Ibilbidea 5.425m-takoa izango da.

*Kuadrillak: Kuadrillaka apuntatzeko aukera egongo da. Partaide kopuru minimoa 4 izango da.(18 urtetik gorakoentzat)


5.ARTIKULUA - (IZEN-EMATEA)
Izen-ematea:
  • Internetez www.santxibiri.blogspot.com web-gunean, abenduaren 28rarte.
  • Egunean bertan Elorrioko plazan, lasterketa hasi baino 30 minutu lehenago arte.
  • Umeen, gaztetxoen eta gazteen lasterketetarako bakoitzak bere ikastetxean izango du apuntatzeko aukera.

Izen ematean doakoa izango da parte hartzaile guztientzat.

*Kuadrillaka apuntatu nahi dutenek, denak batera eta kuadrilla bezala apuntatu beharko dira.

6.ARTIKULUA - (DORTSALAREN BANAKETA)

  • Abenduaren 29an, larunbata, 11:00 – 13:00  Udaletxe atarian.
  • Abenduaren 30ean, igandea, 10:00 – 12.00  Udaletxe atarian.

7.ARTIKULUA - (ZIRKUITUA)
Web orrian ikusgai.


8.ARTIKULUA - (SAILKAPENAK)

  • Umeak :
Ez da sailkapenik egongo.
Lasterketa amaitzen duten ume guztien izenak agertuko dira alfabetikoki
  • Gaztetxoak:
Ez da sailkapenik egongo.
Lasterketa amaitzen duten ume guztien izenak agertuko dira alfabetikoki
  • Gazteak:
-Neskak
-Mutillak
  • Nagusiak:
-Neskak
-Mutilak
  • Kuadrillak:
                Kuadrilla bakoitzeko lehenengo 4 sailkatuak hartuko dira kontutan.

9.ARTIKULUA - (GARAIKURRAK)

  • Umeak:
Saria partaide guztientzat
  • Gaztetxoak:
Saria partaide guztientzat
  • Gazteak:
-Neskak: Lehenengo 3 sailkatuak( Euskal Zeramika Museoan eginak)
-Mutillak: Lehenengo 3 sailkatuak( Euskal Zeramika Museoan eginak)
  • Nagusiak:
-Neskak :Lehenengo 3 sailkatuak( Euskal Zeramika Museoan eginak)
-Mutilak: Lehenengo 3 sailkatuak( Euskal Zeramika Museoan eginak)
  • Kuadrillak
4 pertsonentzako bazkari edo afaria bat Katxarro Sagardotegian eta Tanger jatetxean, lehenengo kuadrila sailkatuei (Neskak eta Mutilak edo Mixtoa). 

10.ARTIKULUA - (DESKALIFIKAZIOAK)
Ezarritako kontrol puntuetatik ez pasatzea.
Ibilbide osoa ez burutzea.
Beste korrikalari bati dagokion dortsala eramatea.
Helmugan dortsalik gabe sartzea.

11.ARTIKULUA - (ASEGURUA)
Ofizialki izena emandako parte hartzaile guztiek antolatzaileak kontzertatutako aseguru poliza  izango dute eta aseguru horrek probaren ondorioz izandako istripuak bakarrik hartuko ditu bere gain.
Inoiz ez ditu bere gain hartuko bestelako istripuak. Ezta lasterketa izango den lekutik eta lekura izandako desplazamenduetan sortutakoak ere.

Ibilbideko zenbait puntutan mediku-laguntza egongo da.
Mediku zerbitzuak Gurutze Gorriaren ardurapean egongo dira.

12.ARTIKULUA - (IRUDI ESKUBIDEAK)
Antolatzaileek hartu dezakete nahi duten imajinak (argazkiak, grabazioak) beroketan, lasterketan baita sari banaketan ere.
Lasterketan parte-hartzerakoan, atletek utzi egiten dituzte bere imajinaren eskubideak antolatzaileen erabilerarako.